XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erantzun.1. Haur batzu dagoeneko gauzak biltzen ari dira.
Esaidazu zeintzu diren eta zertan ari diren.
(Potoak eta pintzelak garbitu, materiala gorde, hondakinak zaramontzira bota).
2. Begira haurrek darabiltzaten kolore desberdinei.
Zenbat berezten dituzu? (Izendatu eta zenbatu).
Haur batzuek pintura isuri dute zolaren gainera eta koloreak nahastu egin dira.
Zer gertatzen da koloreak nahasten direnean?.
3. Trebea al zara eskuekin?.
Marrazkiko haurrak egiten ari diren gauzak egiteko gai izango al zinateke?.
Talde horretan bazeunde, zer hautatuko zenuke egitea?.
4. Andereñoak lagundu egiten die neskato batzuei koadroa horman esekitzen.
Beste zer gauza egin beharko dituela haurrekin uste duzu?.
Ikasi:Pintatzen.
- Zer behar dugu koadro bat pintatzeko? (Normalean, pintura, pintzelak eta papera edo ehuna).
- Zer pintzel dira hoberenak koadro txikiak pintatzeko? (Pintzel finak).
Eta hormirudi handiak pintatzeko? (Pintzel lodiak edo brotxak).
- Paperean zerbait idatzi nahi baduzu, zer beharko dugu? (Lapitza, luma, boligrafoa).
- Pintatu nahi badugu, baina pintzelik eta brotxarik izan ezean, zer erabil dezakegu? (Iradoki hatzak, esponja eta abar).
Koloreak egiten.- Zer gauza daukagu etxean koloreak egiteko modukorik?.
- Egongelan: lapitzak, pinturak, eta abar.
- Bainugelan: hautsak, makilaia, haginorea.